Barinagako Igor Elordik eta 'Lagun'-ek irabazi dute III. Artzain Txakurren Lehiaketa
Atzo [urriak 19] izan zen lehiaketa, Markina-Xemeingo kiroldegi ondoko landan.

Atzo [urriak 19] Markina-Xemeingo kiroldegi ondoko landak hartu zuen III. Artzain Txakurren Lehiaketa, eta sei partaideren artetik, bertokoak izan ziren onenak. Izan ere, Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Igor Elordik eta Lagun-ek lortu zuten garaipena.
Elordiren eta Lagun-en atzetik geratu ziren Mikel Pagazartundua eta Lay (Lemoa). Podiuma, ostera, Jabier Gastañaga eta Cool antzuolarrek osatu zuten. Laugarren Bittor Bengoetxea eta Pupy (Galdakao), bosgarren Juan Ramon Azkargorta eta Bat (Galdakao) eta seigarren Manuel Gorriti eta Izar (Aizarnazabal) sailkatu ziren.

Igor Elordik eta ‘Lagun’-ek irabazi dute lehiaketaMari Jose Etxaniz

Igor Elordik eta ‘Lagun’-ek irabazi dute lehiaketaMarkina-Xemeingo Udala