Gerrako ume lekeitiarren informazioa bilatzen dabil Intxorta 1937 elkartea
1937an erbesteratutako 34 umeren zerrenda argitaratu dute.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak egindako ikerketaren bidez, 1936ko gerraren ondorioz erbesteratutako 34 ume lekeitiar identifikatu dituzte -gerra garaian 16 urtetik beherakoak zirenak-. Lekeitioko Udalak elkartearen ekimena babesten duela adierazi du eta herritarrei informazioa osatzeko gonbita egin izan die, “balitekeelako ume haietako batzuk edo haien senideak herrian bizitzea”.
Helburu dute memoria historikoa berreskuratzea eta gordetzea, “gure herriaren historiaren zati garrantzitsu hau ezagutzera emanez”. Zerrendako pertsona horien inguruko informaziorik izanez gero, Intxorta elkarteagaz harremanetan jartzea eskatu dute. Horretarako, bi bide nagusi zabaldu dituzte, batetik, 678 24 20 31 telefono zenbakia, eta bestetik, intxorta1937@gmail.com posta elektronikoa.
Intxorta 1937 elkartea 1986. urtean hasi zen “kolpista frankisten aurrean erresistentzia jarri zuten pertsonen memoriaren berreskurapenaren alde lanean”. Ordutik, asko dira egin dituzten liburuak, dokumentalak, hitzaldiak, erakusketak edota omenaldiak.
Gaur egun, Egia, Justizia, Erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen jarraitzen dute eta Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideak dira. “Jakin badakigunez errepresioak, diktadurak eta era askotako gatazkak eragin ezberdineko genero berezitasunak dakartzatela historiako orrietan isilaraziak izan diren ahotsak entzunarazi nahi ditugu, emakumeen memoria kolektiboa berreskuratuz eta zabalduz, historia komun, parekide eta inklusibo baten atal bat izan dadin”.
1937an erbesteratutako gerrako umeen zerrenda:
-
Acarregi, Dario. 7 urte
-
Acarregi, Jesusa. 17 urte
-
Acarregi, Julia. 13 urte
-
Alzola, Benito. 10 urte.
-
Akordarementeria, Jose Martin. 8 urte
-
Akordarementeria, Maria Lourdes. 5 urte
-
Akordarementeria, Francisca. 4 urte
-
Akordarementeria, Maria Jesus. 3 urte
-
Arrinda Erkiaga, Santos.
-
Bengoechea, Nicolas. 13 urte
-
Bermeosolo Urkidi, Mari Carmen. 9 urte
-
Etxezarreta Erkiaga, Jone
-
Fernandez Basterrechea Abdon. 7 urte
-
Fernandez Basterrechea Juan. 9 urte
-
Gabiola, Milagros.
-
Goitiz Urkidi, Clemente. 10 urte
-
Goitiz Urkidi, Sabina. 11 urte
-
lbañez de Aldekoa. Aitor. 3 urte
-
lbañez de Aldekoa. Jon. 5 urte
-
Madariaga Zarandona. Francisco
-
Murelaga Abascal, Felix. 7 urte
-
Murelaga Abascal, Margarita. 14 urte
-
Murelaga Abascal, Carmen. 17 urte
-
Murrelaga Garramiola, Mari Jose. 14 hilebete
-
Saénz de Buruaga, Ana Maria. 7 urte
-
Saénz de Buruaga, Ana Maria. 7 urte
-
Ugalde Gabiola, Antonio. 1926/06/14
-
Ugalde Gabiola, Pilar. 8 urte
-
Villaverde Castrillo, Vejar. 3 urte
-
Villaverde Castrillo, Agustin. 4 urte
-
Villaverde Castrillo, Maria Luisa. 4 urte
-
Villaverde Castrillo, Alipio. 14 urte
-
Zarraonaindia Leniz, Joseba. 3 urte
-
Zarraonaindia Leniz, Miren. Urtebete bat