Ipar Arrindak Munduko Ardi Mozketa eta Artilaritza Txapelketan parte hartuko du
Lekeitiarrak Euskal Herria ordezkatuko du 2026ko martxoaren 4tik 7ra Zeelanda Berrian.
Ipar Arrindak Euskal Herria ordezkatuko du Golden Shears Munduko Ardi Mozketa eta Artilaritza Txapelketan. Lekeitiarrak zazpi lurraldeak errepresentatuko ditu 2026ko martxoaren 4tik 7ra Zeelanda Berriko Mastertonen herrian. Guraizezko moztaile lanak osatuko ditu, Ibirikuko Josu Ekisoainegaz batera.
Manakizko moztatzaileak Leamako Joseba Ugalde eta Dimako Mikel Etxebarria izango dira eta artilariak Dimako Janire Artabe eta Arrasateko Mikel Velasco. Taldeburua Joseba Attard izango da, eta Robbie Hislop eskoziarra arituko da entrenatzaile tekniko gisa, prestaketa tekniko eta fisikoan lagunduz eta aholkatuz.
Mastertonen egingo den txapelketa mozketaren “egutegiko gailurra” da, eta Euskal Moztaile taldea bertan izango da beste munduko hainbat herrialdekin batera. Hala ere, munduko beste punturaino iristeko laguntza behar dutela esan dute. “Babes bila gabiltza bidaia, aurreko prestaketa eta parte-hartzea finantzatzeko”, diote.