Umeen euskal dantza ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute
Txopitturri guraso elkarteak umeentzako euskal dantza ikastaroa antolatu du. Hain zuzen ere, interesa dutenek izena emateko epea zabalik dute. Horretarako, zabaldutako inprimakia bete behar dute. Azaroaren 22tik aurrera aurreikusten dute ikastaroari hasiera ematea.
Bi multzo banatu dituzte. Batetik, 2018a baino lehen jaiotakoek ordu erdiko saioa izango dute, barikuetan 17:30etik 18:00etara. Guraso elkarteko bazkide direnek 13 euroko prezioa daukate, eta ez direnek 15 eurokoa. 2017. urtetik aurrera jaiotakoen txanda txikienen ostean helduko da, ordubeteko saioa izango dute, barikuetan 18:00etatik 19:00etara. Nagusiagoen kasuan, bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 22 euro. Saio guztiak areto nagusian osatuko dituzte.