100 urte bete ditu Hilaria Laka mendexarrak
Familia eta lagun artean ospatu zuen joan den barikuan [urriak 24] bere urtemuga Hilaria Laka mendexarrak. Hain zuzen ere, 100 urte bete zituen Lakak eta familiako kideez gain, udal ordezkarien, Goi-Alde Elkarteko kideen eta elizako ordezkarien bisitagaz ospatu zuen bere urtebetetze eguna, lore-sorta oparitzat jasota.
