150 jubilatutik gora elkartu dira herrien arteko topaketan
Elkar ezagutu eta harremanak sendotzeko asmoz, urteroko topaketa egin dute eskualdeko jubilatuek. Markina-Xemein, Etxebarria, Ziortza-Bolibar eta Berriatuko 150 jubilatu baino gehiago elkartu ziren zapatuan [urriak 25] eta Zumaian geldialdia egin ostean, Usurbilgo Aginaga auzorako bidea hartu zuten; Aginaga Sagardotegian elkartu, eta bazkaria egin zuten denek.