"Arrakastatsua" izan da kalabaza tailerra
Guztira 150 kalabaza banatu ditu Bateratze Guraso Elkarteak, eta beste hainbatek euren kalabaza etxetik eroan eta tailerrean parte hartu dute.
Plazabarripean elkartu ziren herritarrak atzo [urriak 26].Bateratze Guraso Elkartea Markina-xemeindarrak hasi dira Arimen Gaurako prestaketa lanetan. Izan ere, atzo [urriak 26] Bateratze Guraso Elkartearen ekimenez, kalabaza tailerrean elkartu ziren herriko ume nahiz euren gurasoak: “Guztira 150 kalabaza banatu genituen guk, eta beste batzuk euren kalabaza etxetik ekarri eta eurena egin zuten. Arrakasta itzela edukitzen duen ekintza da”.
Hala, kalabazak prestatuta, gertu daude barikuan [urriak 31] 19:00etan egingo duten Andaparranda kalejirarako. Hain zuzen ere, kanposatuan hasi eta kalejira egingo dute Aita Santuak, errege-erreginek, jauntxoek, herri xeheak, eskaleek eta hildakoek; pertsonaia aukeratu eta kalejiran parte hartzera gonbidatu diete herritarrei.