Kickboxingean, Baskaran eta Arabat garaile
Kickboxingeko K1 mailako txapelketa jokatu dute Mallabian, eta Teresa Baskaran etxebarritarra eta Issan Arabat markina-xemeindarra izan dira garaile, bakoitza bere modalitatean.
Joan den barikuan [urriak 24] IV. Kickboxing Boxeo Gaua ospatu zuten Mallabiako frontoian, eta bertan izan ziren Lea-Artibaiko boxeolariak ere. Hain zuzen ere, Markina-Xemeingo Elkar Sport klubeko Teresa Baskaran etxebarritarrak eta Issam Arabat markina-xemeindarrak lehiatu zuten.
Kickboxingeko K1 mailako txapelketa jokatu zuten, euskaldunak portugaldarren aurka. Baskaranek 76 kiloz azpiko modalitatean lehiatu zuen, eta Arabatek, ostera, 63 kiloz azpiko modalitatean. Hala, biak ala biak garaipena eskuratuta itzuli ziren etxera.
