Uraren ibilbidea ezagutu dute 60 amorotar inguruk
Herriko hamaika txoko ezagutu zituzten atzo [urriak 26] amorotarrek, izan ere, uraren ibilbidea egin zuten. Guztira 60 herritar inguru elkartu zituen irteerak: 25 inguru izan ziren ibilbide luzea aukeratu zutenak, eta 35 inguru, ibilbide laburra aukeratu zutenak. Ibilbidea aterkiagaz egin behar izan zuten arren, giro ederrean ibili ziren denak, eta amaitzeko mokadutxoa egin zuten Arta nagusian.