XI. Usotegi Eguneko balorazio “positiboa” egin dute
Taldea ezagutu edo parte hartu nahi duenak bihar [urriak 29] 16:00etatik 18:00etara Usotegira joateko deia egin dute.
Aurtengo Usotegi Eguna berezia izan da, hainbeste erabiltzen duten auzolana hartu dute oinarri. Zapatuan [urriak 25] ospatu zuten Lekitto Bedarra elkartekoek XI. Usotegi Eguna, eta beste behin ere balorazio “positiboa” egin dute antolatzaileek. Hori bai, eguneko helburu nagusietako bat amaitu barik geratu zen, beraz, esan daiteke oraindik ez dituztela ospakizunak amaitu.
Hain zuzen ere, aurten hainbeste erabiltzen duten auzolana izan dute oinarri. Goizetik aritu ziren ortuko hesi berria jartzen, baina ezin izan zuten amaitu eta bihar [urriak 29] jarraituko dute montaketa lanekin. Hala ere, giro bikaina nagusitu zen Usotegin. Bingen de la Torre Garatea lekeitiarraren barazkiak eta frutak saldu zituzten, patata, kalaba edota azelgak bezalakoak agortu egin ziren eta beste hainbat produktuk ere “oso harrena ona” izan zutela esan dute. Azken lau urteetan lekeitiarra plaza markatuan zegoen bitartean, Lekitto Bedarra elkartekoek Usotegi aurrean saldu zituzten bere produktu ekologikoak.
Horrez gain, aitzur jaurtiketa txapelketan zortzi partaide izan ziren, horietako bi Kantabriako Santoña herrikoak, Lekeitio ezagutzen etorritakoak. Kristian Arantzamendi eta Idoia Zabala izan ziren irabazleak, 17,71 metro eta 11,40 metro egin zituzten hurrenez hurren. Irabazleek Ugarteburu, Txio Txio, Ganbara, Txo, Elu eta Keleroaren etxeko kontserbak irabazi dituzten.
Kalabazaren pisua asmatzeko jokoan hamar herritarrek parte hartu zuten, eta Eibarreko Ana Fernandez izan zen pisura gehien hurbildu zena. Bide beretik, Garbiñe Aranbarri izan zen piparra kantitatera hurbilen ibili zena. Paella bazkalduz amaitu zuten eguna. Gainera, gogoratu dute Lekitto Bedarra ezagutu edo parte hartu nahi duenak bihar [urriak 29] 16:00etatik 18:00etara Usotegira joateko deia egin dute.