Bertan Merkatarien Elkarteak ezagutzera eman ditu udazkeneko zozketako irabazleak
Guztira 1.000 euro banatu dituzte sarietan.
Lurdes Urkiza Bertaneko zozketako sariduna.Bertan Merkatarien Elkartea Bertan Merkatarien Elkartearen eskutik, udazkeneko zozketa egon da martxan Mutrikun. Zozketarako txartelak herriko hamaika establezimendutan eskuratzeko aukera egon da, eta sari erakargarriak egon dira jokoan. Hala, asteon egin dute zozketa, eta 1.000 euro banatu dituzte sarietan.
Alde batetik, bi pertsonentzako asteburu pasa bana zozketatu dute, bata Arbe hotelean, eta bestea, Haitzalden. Bestalde, 100 euroko hiru bonu banatu dituzte Bertaneko komertzio, zerbitzu eta ostalaritzan erabiltzeko. Zortedunak Xabier Astigarraga, Rosamari Azkue, Oihana Aizpurua, Lurdes Urkiza, Juan Mari Gambra eta Leire Martikorena izan dira.

Xabier Astigarraga Bertaneko zozketako sariduna.Bertan Merkatarien Elkartea