Ondarroako Bertso Eskolak bertso bazkaria egingo du zapatuan
Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Alexander Idoeta ariko dira bertsotan; bazkarirako txartelak salgai daude.
Bertsogintza herrian sustatzeko helburuagaz hainbat ekintza antolatu ditu urte guztian Ondarroako Bertsutan Bertso Eskolak, eta hurrengoa zapatuan [azaroak 1] egingo dute. Mahaiaren bueltan elkartuko dira, eta bertso bazkaria egingo dute.
14:30ean Antiguako Ama Tabernan (Artabide, 18) elkartuko dira denak, eta indiar jana egin ostean, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Alexander Idoeta bertsotan entzuteko aukera egongo da. Sarrerak 33 eurotan ipini dituzte salgai Klik Klaken, Gaztedin eta Antiguako Aman; toki mugatuak egongo dira. Era berean, zalantzarik izanez gero bertsutan.ondarru@gmail.com helbidea edo 680 35 29 20 telefonoa ipini dituzte eskuragarri.