Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lekeitiok 700 urte egingo ditu atzera urteurrena ospatzeko

Erdi Aroko azokaren inguruan, barikutik [urriak 31] domekara [azaroak 2] hainbat ekintza antolatu dituzte. Astelehenean [azaroak 3] betetzen ditu hiribilduak 700 urte.

Lekeitioko Erdi Aroko azokaren aurkezpena
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2025/10/30

Lekeitiok Erdi Arotik dauka hiribildu izaera, eta astelehenean betetzen ditu hiribilduak 700 urte. Beraz, urtebeteko ospakizunen ostean, urteurren ospakizun nagusian, Erdi Arora itzuliko dira lekeitarrak. «Hiribildu izaera horrek bilakatu gaitu herri modura eta garatu gaitu gaur eguneraino, eta aurrera begira ere bai», adierazi dute udal ordezkariek. Horregatik, gaurtik domekara bitartean, Erdi Aroko azokaren inguruan hamaika ekintza antolatu ditu Lekeitioko Udalak, hainbat eragile eta talderekin elkarlanean. 

Herri txupinazoagaz emango diote hasiera asteburuari. 19:30ean osatuko dute, eta ordurako herritarrak kalean izatea nahi dute, besteak beste, Arimen Gaua delako. Iragarri dutenez, Izan Lekeitio 700 egitasmoagaz «harreman zuzena» duten bi gazte izango dira txapligua jaurtiko dutenak. 17:00etan zabalduko dute azoka gaur, eta postuak 23:00ak arte egongo dira zabalik; bihar 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 23:00etara egongo da azoka zabalik eta etzi, 11:00etatik 15:00etara. 61 postu ipiniko dituztela jakinarazi dute.

Antolatzaileen arabera, egun handia biharkoa izango da, eta herritarrei eskatu diete Erdi Aroko janzkeragaz mozorrotzeko, «herria ahalik eta gehien girotzeko eta denek parte izateko». 

[IKUSI EGITARAUA] 

10:45ean pregoia irakurtzeko ardura izango dute Artaka Kultur Taldekoek. Ondarrutarrak eta lekeitiarrak elkartu dira, eta esan dutenez, «ohorea» da pregoia irakurtzea: «Gizon aberatsen historia da kontatu digutena, eta, beraz, isilean lan egin duten emakumeen ahotsa izan nahi dugu, haiek egin dutelako herria herri». Ilusioz beterik daudela aitortu dute, eta aldarrikapenerako tartea ere zabaldu nahi dute: «700 urtetan tokirik izan ez dutenei egin nahi diegu tokia».

Orduan egingo du eztanda jai giroak, eta hiru gune nagusi izango dituzte ospakizun ekitaldierarako: batetik, udaletxe aurreko plaza; bestetik, kultur etxea eta Nautika plaza arteko gunea; eta azkenik, Arranegiko Zabala plaza. «Egun bikaina pasatzeko aukera eta eskaintza badagoela uste dugu», nabarmendu dute antolatzaileek.

Domekan, 20:00etatik aurrera, Lekittoko Deabruek Itsas sua izeneko euren azkenengo ikuskizuna aurkeztuko dute, eta herriko plaza izango da interesgune nagusietako bat: «Itsasotik helduko dira, eta Alde Zaharra zeharkatuko dute. Herriko bestelako elkarteekin elkarlanean azken urteetako ikuskizun handienetako bat prestatu dute».

«Batez ere, Lekeitio kohesionatuta ikusi dugu; herria batu duen egitasmoa izan da»

Astelehena, Lekeitioko hiribilduaren urtebetetze eguna, laneguna denez, iluntzerako utzi dituzte ospakizunak. Hamar minutuko bideo-mapping proiekzioa osatuko dute udaletxeko fatxadan, plazara begira dagoen horman; hiru txanda egingo dituzte: 20:00etan, 20:30ean eta 21:00etan. Nabarmendu dute «era berezi batean» 700 urte baino gehiagoko Lekeitioren inguruko lehen aztarna eta erreferentziak agertuko direla bertan: «Mimo handiz egindako lana da, ikusgarria, eta herritarrek gustuko izatea nahi dugu».

[IKUSI EGITARAUA] 

Kohesionatu. Udal ordezkarien berbetan, Izan Lekeitio 700 egitasmoak piztutako «gogoa eta ilusioa» bizirik mantendu nahi dituzte: «Horrela emango diogu amaiera, edo hasiera agian, 700. urteurrenaren harira hilabeteetan zehar antolatu ditugun ekintza guztieri. Urtebetez aritu gara programazio zabala eta anitza eskaintzen, eta aurrera begira ere horrela jarraitu nahi dugu, baina bestelako dinamika batekin». 

Amaierako balorazio orokor baten faltan, orain arte hiru hilabetero elkartu izan dira antolatzaileak ekimenen balorazioa egiteko, eta «oso pozik» daude: «Batez ere, Lekeitio kohesionatuta ikusi dugu; herria batu duen egitasmoa izan da. Programazio oso zabala izan da, arlo asko ukitu izan ditu, eta horregatik, herritar askorengana heldu gara». Antolatzaileen asmoa zen «lekeitiar guztiek beraiei lekeitiar sentiarazten dieten ekintzaren bat aurkitzea», eta bete dutela uste dute. Adibidez, Herri Eguna nabarmendu dute, herriko eragile eta kultur eta kirol taldeek haien lana ikustarazteko izan zuten eguna, hain zuzen ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.