Ondarroako Literatur Ibilbideak aurkeztu dituzte, Literatur Amuak programaren barruan
Literatur Amuak programaren barruan, Literatur Ibilbideak aurkeztu dituzte gaur (azaroak 1) eguerdian, herrian kultura eta euskararen sustapena nabarmenduz. Ondarroako Udalak, “Kalian gora, Maria behera” izenburuarekin bi ibilbide literario berri antolatzea erabaki du joan zen urteko ibilbideak izan zuten arrakastaren ostean.
Aurtengo edizioko ibilbideetako idazle protagonistak, Mikel Etxaburu eta Leire Bilbao idazleak izango dira, euren lanetan oinarritutako ibilbideak gidatuz. Etxabururen Mattalingo Alaba liburuaren inguruan egingo da ibilbidea. Saturraranen bukatuko den ibilbidea izango da bereziki nabarmendu dena. Hori dela eta, Mutrikuko alkate den Ainhize Aspiazu ere egon da aurkezpenean.
Leire Bilbao izango da beste protagonista nagusia, eta bere bost liburutan oinarritutako da ibilbidea . Horrela, Eskatak, Scanner, Etxeko urak, Xomorro poemak eta Pizti poemak lanetan oinarritutako ibilbidea antolatu du Bilbaok.
Ekitaldian zehar, Irina Alkorta alkateordeak nabarmendu du: “Literatur Ibilbideak Ondarroako kulturaren eta euskararen sustapenerako ezinbesteko tresna bihurtu direla. Hala, ondarroarrek literaturaren bidez herriko kultura biziaraztea eta turismoarekin lotura sendoa egitea lortzen dutela azaldu du. Alkorta proiektuaren garrantzia azpimarratuz, adierazi du, halaber: “hurrengo urteetan sorpresa gehiago egongo direla”.
Udalbarriak.eus atarian atal berezi bat egongo da literatur ibilbideak erakusteko, eta herritarrek aukera izango dute aurtengo edizioari buruzko informazio guztia jasotzeko.