2025/11

Aulestiko IV. Azoka

Askotariko produktuez gozatu dute Aulestiko IV. Azokan

Gaur [azaroak 29] goizean 16 postu jarri dituzte frontoian. Eguerdian elkartu da jenderik gehien.

Erroak Loran Berritxuarren Jaia

Erroak Loran: egun bete-betea berriatuarrentzat

Berritxuarren Jaia ospatzen ari dira herritarrak, gaur [azaroak 29] dute egun handia bazkari herrikoiagaz: 350 lagun inguru elkartu dira.

"Inor ez da ama hizkuntza euskara duen pazientearen lekuan jartzen"

Dokumentu ofizialak, batez ere alta txostenak eta bilakaera orriak, euskaraz egitea sustatzeko lehiaketa martxan jarri dute Mendaroko ospitaleko zenbait medikuk, eta horietako bat da Leire Egiguren.

Aintzane Arrieta

Hitanoak behar duen bultzada

Herriz herriko zein Euskal Herri mailako eragile ezberdinak hitanoaren transmisioa sendotzen eta belaunaldi arteko zubiak eraikitzen ari dira. Bide horretan, mugarri izan da azaroaren 8an ZirHika taldeak Markina-Xemeinen ospatutako topaketa.

Abenduak 3: euskarari duen garrantzia aitortzeko eguna

Euskara "larrialdi egoeran" dagoenez, komunitatea "indartu" behar dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskararen garrantzia azpimarratzeko denetariko jarduerak prestatu dituzte. Eudelek dio urrats "ausartak" egiteko unea dela.

Behatokia
Agurne Gaubeka Erauskin - Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria

"Hizkuntza politiken alorrean atzerakada argia ikusten ari gara"

Esparru publikoak hizkuntza eskubideen defentsan eta euskararen normalizazioan "aitzindaritza eraman" behar duela azpimarratu du Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.

Lea-Artibaiko Berbalagun egitasmoko dinamizatzaileak
Oihana Plaza eta Iera Arantzamendi, Berbalaguneko dinamizatzaileak

"Euskaldun osoak sortzen laguntzen du Berbalagun egitasmoak"

AEKren Berbalagun egitasmoak 19 urte daramatza Lea-Artibain euskara praktikatzeko harrobi segurua eraikitzen; gaur egun 34 partaide batu arren, erronka nagusia euskaldun aktibo gehiago inplikatzea eta arnasguneen bizi-osotasuna sendotzea da.

Euskararen Eguneko Ondarroako danborrada. Argazkia: Ondarroako Udala.

Euskararen Eguneko egitarauak herriz herri

Ikusi Lea-Artibai eta Mutrikuko herrietan Euskararen Egunaren harira hainbat egunetan antolatutako ekimenak.

Erredakzioa
Mitosi taldea

Mitosia taldea bueltan da zortzi urteren ostean

Lekeitiarrek EP berria kaleratu berri dute ‘Azken bala’ izenekoa.

Desertaseko brai Pterodroma deserta hegaztia

Desertaseko brai hegaztia dokumentatu dute lehen aldiz Lekeition

Isuntza arraun elkartearen Kulixka ontziaren irteera pelagikoan atera zioten argazkia.

Etxebarriko 1825eko urriaren 13ko hilketak, liburu batean bilduta

Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak idatzitako liburua aurkeztuko dute domekan [azaroak 30] Etxebarrian.

Lehen sorospen ikastaroa egongo da Ondarroan

Leire Egiguren medikuak eta Aiora Gartzia erizainak emango dute ikastaroa, barikuan [azaroak 28], 17:00etan.

Gehiago