Kiroldegian indarrezko makina berriak jarriko dituzte
2025eko aurrekontuetan herritarrek egindako eskarietako bat izan zen kiroldegian indarrezko makina berriak jartzearena eta Lekeitioko Udalak bete egingo du eskaera. Makina berriak jarriko dituzte. Aldaketa egiteko indarrezko makinak dauden gela azaroaren 10ean eta 11n [astelehen eta martitzenean] itxi egingo dute. Egun horietan, erabiltzaileek Markina-Xemeingo eta Ondarroako kiroldegietakoak erabitzeko aukera izango dutela aurreratu dute.
Lekeitioko Udalak 81.575,74 euroko inbertsioa egin du makina berrietan “zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz”. Hala ere, udaletik jakinarazi dute kenduko dituzten indarrezko makinak herriko kirol taldeei eskainiko dizkietela nahi izanez gero haiek erabiltzeko.
Horrez gain, makina berriak erabiltzen ikasteko monitoreak jarriko dituzte. Hurrengokoak izango dira ordutegiak:
- Astelehenetik barikura: 09:00etatik 11:00etara.
- Astelehen, eguazten eta barikuan: 17:00etatik 19:00etara.
- Martitzen eta eguenean: 17:00etatik 18:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.