Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Euskal Selekzioko prestatzaile fisikoa

Iban Urkiza Ibaibarriaga: "Beste pauso bat eman dugun sentsazioa da nagusi"

Iban Urkiza Ibaibarriaga prestatzaile fisikoa Jagoba Arrasate berriatuarrak zuzendutako Euskal Selekzioaren lantaldearen parte izan da Palestinaren aurkako lagunartekoan. Bigarren aldia izan da ondarrutarrarentzat, Uruguairen kontrakoan ere izan baitzen.

Iban Urkiza Ibaibarriaga Iban Urkiza IbaibarriagaEuskal Futbol Federakuntza
Mikel Reina Barros
Ondarroa
2025/11/19

Lehenengo aldiak beti dira bereziak, baina bigarrenak ere izan daitezke. Ez dira gutxietsi behar. Iban Urkiza Ibaibarriaga prestatzaile fisiko ondarrutarrak bigarren esperientzia bizi izan du Euskal Selekzioagaz. Aurkaria Palestina izateak, testuinguruak eta euskararen egoerak are eta bereziago bilakatu du aurtengoa. Egun batzuk igarota, bizitakoaren berri eman du.

Hasteko, zelan bizi izan zenuen zapatuko Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida?
Zoragarria izan zen, hunkigarria. Niretzat bigarren aldia izan da Euskal Selekzioagaz; lehendabizikoa berezia izan zen lehenengoa izateagatik, baina aurtengoa are eta bereziagoa izan da, eta gehiago gozatu dugu. Talde teknikoa osatzen dugunon arteko harremana bikaina izan da, eta jokalariekin ere haratago joan garela esango nuke. Partida bera ere berezia izan zen, testuinguruagatik batez ere. Borobila izan da guztia.

2024ko Uruguairen aurkakoagaz alderatuta, zertan nabaritu duzu aldaketa?
Niretzat eta lantaldearentzat lehenengo aldia zen, eta oraingoan, aldaketa gutxi batzuk egon dira bakarrik. Gehiago eta hobeto ezagutzen ginen. Jokalari berriak asko izan badira ere, bide batetik edo bestetik elkar ezagutzen genuen, eta beraien aldez aurretiko jarrera oso ona izan da. Batuago egon gara denok, eta gustura egon gara. Beste pausotxo bat eman dugunaren sentsazioa da nagusi. Euskal Futbol Federazioan aldaketa eman da zuzendaritzan, eta haize berriak beti ekartzen ditu gogo eta ilusio berriak. Hau da, gauza askogatik izan da berezia.

Uste duzu mugarria izan dela Palestinaren aurkakoa?
Hori nahiko genuke. Gure sentipena da pauso txiki asko eman behar direla, baina egunerokotasunean eman behar direla. Horren ondorio da zapatukoa bezalako egun handi bat bizitzea. Hurrengokoak handiagoak izan beharko dira ofizialtasuna lortzeko bidean. Azken urteetako aldarririk garrantzitsuena eta handiena izan da, eta zalantza barik mugarria.

Aspaldiko ilusioa berreskuratu al du jendeak?
Azken urteetan gorabehera handiak eman dira, aldarri gehiago eta gutxiago egin izan dira. Gaur egun, beste egoera politiko batean sartuta gaude, testuingurua aldatu da eta Euskal Selekzioaren aldeko bizipenak aldatzea nahi da, batez ere gazteen artean. Beharra ikusi da, bizitzeko gogoak daude. Adibidez, Jose Angel Iribar bezalako ikur batekin hitz egiteko aukera izan nuen, eta berak aitortu zuen hunkituta zegoela. Bere belaunaldiak eta beste batzuek egindako lanagatik heldu gara gaur egunera arte. Orain gure txanda heldu da, eta ondorengoek jarraituko dute.

Zapatuko partidaz gain, zelakoa izan da esperientzia?
Irratiaren bidez izan nuen partidaren berri duela pare bat hilabete. Gero, Jagoba Arrasatek deitu zidan, ea berriro ere lantaldearen parte izan nahi nuen galdetuz. Opari moduan hartu nuen. Erronka handi bat da, zer eman eta zer erakutsi handia ematen duten egoerak eta momentuak dira. Euskal Selekzioaren parte izatea gauza handia da. Azken uneko lana izaten da asko; dei eta mezu bidez gaude harremanetan. Barikuan bazkaltzeko elkartu ginen guztiok eta ostean entrenatu genuen. Hotelean lo egin, zapatu goizean luzaketa batzuk egin, paseo bat eman eta arratsalderako dena prestatu genuen. Denbora aldetik laburra da, baina oso emankorra.

Prestatzaile fisiko bezala, zelakoa da zure lana? Azken batean, bakoitza talde, testuinguru eta momentu desberdin batetik dator.
Talde berdinean egonda ere, jokalari bakoitzak bere ohiturak ditu. Eskuzabalik agertu naiz edozertan laguntzeko, material aldetik, esate baterako. Lansaioan ere ez genuen ezer arrarorik egin nahi izan, batzuetan ohiturak aldatzeak berak ekarri ahal dituelako arazoak. Normaltasun osoz, jokalariei egokitu beharra daukagu, eta batez ere, beraiei entzun zer eta nola behar duten, lagundu ahal izateko. Entrenatzaileak izan dira taldeekin harreman zuzenagoa izan dutenak. Jokalariekin ere adostu dute zenbat minutu jokatu, beraien sasoi fisikoaren arabera. Komunikazioa etengabea izan da.

“Azken urteetako aldarririk garrantzitsuena eta handiena izan da, eta zalantza barik mugarria“

Azken batean, garrantzitsuena da gozatzea eta inork minik ez hartzea.
Hori da, duela bi urte arazotxoren bat edo beste izan genuen, eta guregain guztiz ez badago ere, norberarentzat ere buruko min bat da. Kirolean beti dago min hartzeko arrisku hori. Horregatik, ariketetan eroso sentitzea bilatu dugu, normaltasunetik tiratuz. Egokitzapena da gakoa.

Eta euskara sasoiko al dago Euskal Selekzioan?
Lantaldea ia osorik euskaldun zaharra da. Jokalarien artean euskaldun asko daude, baina egia da futbolean euskara erabiltzen bada ere, gaztelaniak indar gehiago duela. Duela bi urteko deialdiagaz alderatuta, uste dut euskararen erabilera igo egin dela, eta pozgarria da, gazte asko etorri direlako. Beste harrotasun puntu bat izan da guretzat, goraipatzekoa da. Euskara da euskaldun egiten gaituena, eta hori pentsatzen jarraitzen dugu. Euskara bultzatu dugu, bai euskalkiekin zein euskara batuan.

Epe laburrera begira, zer intentzio dago?
Federakuntzaren asmoa lanean jarraitzea da. Datak dira gako nagusietako bat, noiz den egokiagoa. Lehenago, Gabonetan izaten zen, eta orain, FIFAko datak aukeratu dituzte azken bi partidetan. Ezezkorik ez dago, lanean jarraitzeko erabateko konpromisoa dago. Dataren arabera, jokalari batzuk edo beste batzuk deitu ahal dituzu, aurkariari dagokionez ere selekzio batzuk edo besteak erakarri ahal dituzu. Komunikazioa etengabea da eta helburua argia da. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.