San Gregorio jaiak antolatzen hasteko lehen bilera barikuan egingo dute
Maiatzaren 8tik 10erako asteburuan elkartuko dira jaietako ekintza nagusiak.
Berriatuko Udaleko Jai Batzordea dagoeneko San Gregorio jaietarako lanean hasi da. Hain zuzen ere, herritarren iritzia eta parte hartzea jaso nahi dute. Horretarako, jaiei buruzko lehen bilera egingo dute barikuan [azaroak 21], 18:00etan, udaletxean.
2026ko maiatzaren 8tik 10era ospatuko dituzte jaietako ekintza nagusiak eta dagoeneko lehen ideia bat daukate buruan jai batzordetik, baina berriatuarren proposamenak entzun nahi dituzte. Jaietako barikuan zein dantza edo ikuskizun ikusi nahiko duten esan beharko dute, baita zein kontzertu entzun ere. Era berean, maiatzaren 9an, zapatua, elektrotxaranga edota kale animazioa izateko aukera ikusiko dute eta gaueko kontzertu edo erromeriarako ideiak jaurti. Azkenik, domekan, zein kontzertu edo ikuskizun ikusi nahiko zuten.
Hala ere, udaletik gogoratu dute proposamenak jaurtitzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait puntu izan behar direla. Batetik, herrian bizi zen jendearengan pentsatu behar dela. Bestetik, genero ikuspegia zaindu beharko dela ekitaldietan, eta azkenik, euskara ere kontuan hartu beharko dutela.