Xabat Ibarloza ondarrutarrak ohorezko sakea egin du Levante-Athletic partidan
Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta [abenduak 3], zapatuan Valentzian jokatu zen Levante eta Athleticen arteko partidan bi taldeetako genuinetako kapitainek ohorezko sakea egin zuten. Athleticeko ordezkaria Xabat Ibarloza Arrizabalaga ondarrutarra izan zen.
Xabat Ibarloza Arrizabalaga, Athletic Genuineko jokalaria Athleticeko lehen taldeko jokalariekin. Athletic Club. Zapatuan [azaroak 29] jokatu zen Valentzian Levanteren eta Athleticen aurkako partida, eta Xabat Ibarloza Arrizabalaga ondarrutarrak ohorezko sakea egin zuen, Athletic Genuine taldea ordezkatuz. Izan ere, gaur [abenduak 3] Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da, eta honen harira, eskubideak aldarrikatu eta ikusgarritasuna emateko, bi taldeetako kapitainek ohorezko sakea egin zuten zapatuko partidan.
Athleticeko lehen taldeko jokalariekin irten zen zelaira Ibarloza, eta argazkia atera ondoren, ohorezko sakea atera zuten berak, eta Levante Genuine taldeko kapitainak. Ondoren, hamaikakoarekin argazkia atera eta Levanteko kapitainarekin batera ikusi zuen partida Ibarlozak.