Lekeitioko Udalak Klima eta Energia plan integratua aurkeztuko du eguenean
Lekeitioko Udalak Klima eta Energia plan integratua aurkeztuko du eguenean [abenduak 11], 18:30etik aurrera, kultur etxeko Azkue aretoan. Bertan 2024-2044 urte bitarteko planaren berri emango diete herritarrei. “Energia berriztagarriekin burujabetza energetikoa bultzatzeko, erregai fosilen kontsumoa murrizteko, energia pobreziari aurre egiteko eta 2045erako karbono neutro izateko balioko du planak”, azaldu dute udal ordezkariek.
Herriko Biztu Lekitto energia berriztagarrien komunitateak eta Barrizar energia zerbitzu enpresak ere parte hartuko dute aurkezpenean. Hain zuzen ere, Barrizarrek udaletik eskatutako txosten zehatzaren inguruko azalpenak emango dizkiete herritarrei. Bertan, besteak beste, azaltzen dira Lekeitioko herriak dituen indarguneak eta ahulguneak energia berriztagarriei dagokionez.