
"Gogotsu eta prest" ageri dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak. Lea-Artibaiko ordezkaritza oholtzaratuko da: Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra. Garaileari txapela jantziko dion Arantza Plazak egiteko hori "opari ederra" dela nabarmendu du.

Ondarroako Portuko Ranparen urteurrenaren harira bi ekimen antolatu dituzte. Asteburu honetan izango da lehenengoa: Bigarren Hardcore Festibala. Sarrera guztiak agortuta daudela adierazi dute antolatzaileek.

Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak zazpigarren Goxua Txapelketari ekingo dio eguenean [abenduak 11]. Guztira 36 bikotek parte hartuko dute, bi mailatan banatuta, eta finalak martxoaren 21ean izango dira.

Biharko [abenduak 11] greba deitu dute Ikasleria Martxaneko kideek, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hezkuntzan dagoen euskararen larrialdi egoeraren kontrako aldarriz betetzeko asmoz. Bilbon, 12:00etan jarri dute hitzordua, Arriagatik. Lea-Artibaiko Ikamak, horri eutsiz, bateratzeak antolatu ditu autobus geltokietan.

Sei etapako lasterketa gogorrean murgildu dira Kepa Gandiaga, Goratz Sololuze eta Jon Onagoitia markina-xemeindarrak eta Koldo Goikoetxea aulestiarra. Esperientzia "polita eta atsegina" izan den arren, zenbait oztopo ere izan dituzte.

Herri aurkezpena egingo dute barikuan [abenduak 12], 18:30etan, Goiko plazan.

Barikuan [abenduak 12] Lekeition egingo dute aurkezpena, eta Markina-Xemeinen abenduaren 17ra atzeratu dute. Abenduaren 26an Ziortza-Bolibarrera helduko da.