Ute bilketa enpresak baja bat ordezkatzen ari ez dela salatu du LABek
LAB Sindikatuak salatu du Lea-Artibai eskualdeko ondakinak kudeatzeko azpikontratatua dagoen Ute bilketa enpresak bi hilabete eta erdi daramala bajan dagoen langilea ordezkatu gabe. “Honek, zerbitzua ‘normaltasunez’ eman ahal izateko, beste langileek deskantso egun batzuetan lanera joan beharra eta ordu extrak egitera behartzen ditu. Nahikoa da, bajak ordezkatu, langileek gainkargarik ez izateko”.