Jon Plazaolak ‘AA Aita’ bakarrizketa eskainiko du Munitibarren
Jon Plazaolak bakarrizketa berria dauka AA Aita izenekoa eta Munitibarren aurkeztuko du. Probalekuko auditorioan eskainiko du abenduaren 28an, 18:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan sarrerak.bideanprodukzioa.com webgunean.
Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari “muzin” eginda: “azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko”. Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi du Plazaolak, “esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizatu”. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita” patetismo eta ergelkeria propioaz” aritzeko ere, eta noski, “gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere”.