Mutrikuko Musika Eskolak Gabon kontzertua eskainiko du parrokian
Domekan Azkoitiko Baztartxo Aretoan abestu ondoren, Mutrikuko Parrokian eskainiko dute emanaldia barikuan [abenduak 19].
Domekako emanaldia. Mutrikuko abesbatza txikia. Mutrikuko Udal Musika Eskolako abesbatza txikiak Azkoitiko Baztartxo Aretoan abestu zuen igandean; guztira, 40 abeslari aritu ziren kantuan. Behin Azkoitiko emanaldia eginda, barikuan [abenduak 19] Musika Eskolako Gabon kontzertua eskainiko dute Parrokian, 19:30ean, Anaiarte abesbatza, Txistu eta Akordeoi taldea eta Madalen abesbatzarekin batera.