Mikel Mantzisidorrek ez du astelehenean [abenduak 22] Gernika-Lumon jokatuko. Atzelariak ezin izango du jokatu Winter Series txapelketari dagokion 9. jardunaldia: ligaxkako azkena beraientzat. Mutrikuarrak lesioa du sabelaldean eta ordezkatzeko, Jai Alai Ligak Jérôme Portet aukeratu du Ekaitz Mendizabal Goixerrirekin bikote osatzeko. Astelehenean Thomas Urrutia eta Julen Del Rio izango dituzte aurkari, partida garrantzitsua jokatuko dute. Izan ere, B multzoko partida horrek eragin zuzena izango du Xabi Barandika eta Thibault Basque bikotearen aukeretan, bai emaitzak eta baita tanto kopuruak ere.