
Hamargarren aldiz Bizkaiko txapela jantzita biribildu du bere kirol ibilbide profesionala Inhar Urruzuno Pagoaga harri jasotzaile ondarrutarrak. Orain, Sustabiz Fundazioko kideei laguntzera bideratzen ditu bere indarra eta ilusioa.

EH Bilduk garatzen duen Bizkaiko Bira egitasmoaren harira, Lekeition, Ziortza-Bolibarren edota Lea Ibarra Amankomunazgoan izan da gaur [abenduak 18] Bizkaiko EH Bilduren ordezkaritza.

Mutrikun zapatuan [abenduak 20] eta Lekeition domekan [abenduak 21] egingo dituzte azokak, eta Munitibarren eta Ondarroak taloak jateko aukera egongo da. Lekeition esku pilotako Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiaz gozatu ahalko da.

Udaran sei greba egun deitu zituzten, baina etetea erabaki zuten enpresagaz ordainketa data batzuk adostu ondoren.

Urtarrilaren 3an Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko magorik onenez gozatzeko aukera egongo da Uni frontoian, doan. Carlos Alarcon, Maria Arandia, Eneko Gutierrez eta Eleder Iglesias oholtzaratuko dira.

Mutrikuko historia eta etnografia herritarren eskura jartzeko asmoz jaio da Esparbela Elkartea, eta dagoeneko kaleratu dute lehenengo proiektua. Gaur, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean batuko dira Esparbelako kide zein bazkideak, eta bertan, taldea aurkezteaz gain, ‘Mutriku’ aldizkariaren lehenengo zenbakia plazaratuko dute. Gainera, Xabier Basterretxea ‘Txordo’ omentzeko aitzakia ere izango da gaurko ekitaldia.

Otsailaren 27ra arte aurkeztu daitezke lanak. Lehenengo fasean narrazioen txanda izango da, eta irabazleak 2.500 euro eskuratuko ditu. Bigarren fasean, narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko dute, eta beste 2.500 euro irabaziko ditu. Era berean, Ereinek album ilustratua argitaratuko du.