Quincoceseko langileak greba mugagabean daude
Udaran sei greba egun deitu zituzten, baina etetea erabaki zuten enpresagaz ordainketa data batzuk adostu ondoren.
Mendexako Quincoces gozotegiko langileak greban daude berriro, kasu honetan, greba mugagabean. LAB Sindikatutik salatu dutenez, 2023tik soldatak kobratzeko arazoekin dabiltzate. “2023ko eta 2024ko soldata batzuk epaitegian erreklamatu behar izan ditugu, baina honek ere ez digu ziurtatzen kobratuko ditugunik”, azaldu dute.
Dagoeneko udan sei greba egun deitu zituzten, baina etetea erabaki zuten enpresagaz ordainketa data batzuk adostu ondoren. Hain zuzen ere, udaren amaieran ordainketa batzuk jaso eta atzerapenen zati bat ordaindu zieten. Baina berriro iraileko nomina kobratzeko arazoak izan zituztela adierazi dute: “Abendu erdian egonda, oraindik urriko nomina osoa eta azaroko nomina kobratu gabe gaude”.
Abenduaren 10etik daude graba mugagabean. “Ikusita egoerari buelta emateko asmoz lanean jarraituta lortu dugun bakarra zorrak handitzea izen dela, eta azken asteetan enpresaren konponbide eza ikusita hartu dugu erabakia”, diote.
Hori gutxi ez, eta Quincoces enpresatik esan dieten azkena da kontuak “enbargatuta eta blokeatuta” dituztela eta hartzekodunen konkurtsoan sartuko direla. LABetik ez dute espero urtarrilaren erdira arte behintzat epaitegietatik albisterik izatea.