Arestiren obra ezagutu eta ulertzeko hitzaldia antolatu du Mutrikuko Balira irakurle taldeak
Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazlea zendu zenetik, eta hori aitzakiatzat hartuta, 'Poesia, euskara eta klasea Arestiren obra' hitzaldia egongo da abenduaren 26an, 18:30ean, Mutrikuko Gaztetxean.
Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazlea hil zela, eta hori aitzakiatzat hartuta, Mutrikuko Balira irakurle taldearen ekimenez Poesia, euskara eta klasea Arestiren obranĀ hitzaldia egongo da abenduaren 26an, 18:30ean, Mutrikuko Gaztetxean.
Paul Beitia izango da hizlaria, eta antolatzaileek azaldu dutenez, idazlea ezagutu eta haren ideien inguruan jardungo dute. Besteren artean, Arestiren literatura oinarritzat hartu, eta euskal kantugintzan eduki duen islada aztertuko dute. Era berean, euskara ere, erdigunean edukiko dute: “Arestiren letrak ulertzeko beharrezkoa da bere ideia iraultzaileekin loturak egitea, eta aldi berean, euskarari ematen zion garrantziarekin ere bai, bere poemetan, eta orokorrean, bere literaturan, ikusten den garrantzia horrekin”.