AEBek Venezuelan egindako erasoa gaitzetsi dute
AEBek egindako erasoa gaitzetsi dute hainbat eragile, elkarte eta alderdi politikok munduan barrena. Ondarroan, esaterako, elkarretaratzea egin dute gaur (urtarrilak 5), eta atzo (urtarrilak 4) egin zituzten elkarretaratzeak Lekeition zein Munitibarren. Nazioarteko komunitateari exijitu diote eraso hauek salatu eta neurri zorrotzak hartzeko.
Brooklyngo (New York, Ameriketako Estatu Batuak) espetxe federalean dago preso Nicolas Maduro. AEBek eraso egin zioten Venezuelari zapatu goizaldean (abenduak 3), eta preso hartu zituzten Maduro eta haren emazte Cilia Flores. Hegazkinean eroan zituzten New Yorkera, eta handik helikopteroaz lekualdatu zituzten DEA Drogaren Aurkako Agentziaren egoitza batera, ostean Brooklyngo espetxera eramateko.
Maduro, ofizialki, 2020an akusatu zuen New Yorkeko hegoaldeko barrutiko fiskaltzak, eta ânarkoterrorismoagatik, AEBetara kokaina inportatzeko konspiratzeagatik eta arma automatikoekin lotutako delotuengatikâ epaitu nahi dute. Hain zuzen ere, Venezuelako presidenteak eta bere emazteak hurrengo egunetan epaile federal baten aurrean deklaratzea da AEBen asmoa. Baina, AEBek egindako erasoa gaitzetsi dute hainbat eragile, elkarte eta alderdi politikok munduan barrena. Ondarroan, esaterako, elkarretaratzea egin dute gaur (urtarrilak 5), eta atzo (urtarrilak 4) Lekeition zein Munitibarren.
Gaur, Ondarroan “irmoki” salatu dute AEBek Venezuelaren aurka egindako eraso militarra eta Venezuelako presidente hautatuaren bahiketa ilegala. Horregatik, nazioarteko komunitateari exijitu diote eraso hauek salatu eta neurri zorrotzak hartzeko: “Oso gertakari larriak eman dira azken orduetan Venezuelan. Lehen aldiz Estatu Batuetako armadak Venezuelako lurraldea erasotu du jendarte zibilaren artean biktimak eraginez. Hori gutxi ez eta Maduro bahitu eta herrialdetik atera du bere emaztearekin batera”. Gertakari horiek “guztiz neurrigabeak” direla eta ez dutela “inondik inora” nazioarteko legedia eta Nazio Batuen Erakundearen Karta errespetatzen salatu dute.

Argazkia: Munitibarko ezker abertzalea.
Ondorioz, Euskal Herritik munduko herri eta pertsona guztien burujabetza aldarrikatzeko elkartu dira, “ezinbesteko printzipio gisa”. “Inork ezin du Venezuelako herriaren gaineko erabakirik hartu, hori venezuelar herriari soilik dagokio eta ez beste inori”, esan dute Alamedan.
Gainera, salatu dute Donald Trumpek 2025eko urtarrilaren 20an kargua hartu zuenetik, “munduko herrien aurkako estrategia neokolonial baten ezarpena” aurrera eroan duela, “estrategia hori esku-hartzeetan,
mehatxuetan, xantaietan eta eraso militarretan oinarrituz”, bereziki Palestinan, Latinoamerikan eta
Karibean.
“Jarrera hori AEBetako administrazioa osatzen duten multinazionalen interesei lotuta dago zeinak
menpekotasun ekonomikorako estrategia oldarkor batekin, presio politikoekin eta indar militarraren
erabileraren mehatxuarekin konprometituta daude”, gehitu dute. Eta, diotenez, Monroe Doktrinaren eguneratzeak “erasoa eta xantaia normalizatu” nahi ditu Washingtonen eta lurraldeen arteko harremanetan.
Arreta berezia jarri dute Maduro presidentearen eta bere emaztearen bahiketan ere bai. Hori “guztiz onartezina” dela eta horrek ez duela egoera konpontzen laguntzen adierazi dute. Ondorioz, Maduro aske uzteko aldarria kaleratu dute. “Era berean, Venezuelako herriarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, eta haien autodeterminazioa, instituzioak, subiranotasuna eta lurralde-osotasuna errespetatzeko eskatzen dugu. Herrialdearen aurkako eraso militarrek mehatxu larria dakarte Latinoamerikako eta mundu mailako bakearen eta egonkortasunaren eraikuntzan”.
