
AEBek egindako erasoa gaitzetsi dute hainbat eragile, elkarte eta alderdi politikok munduan barrena. Ondarroan, esaterako, elkarretaratzea egin dute gaur (urtarrilak 5), eta atzo (urtarrilak 4) egin zituzten elkarretaratzeak Lekeition zein Munitibarren. Nazioarteko komunitateari exijitu diote eraso hauek salatu eta neurri zorrotzak hartzeko.

Okariz-Barainka, Oskotz-Gaminde, Janitz-Ugartemendia, Etxaniz-Artetxe eta Alberdi-Pujana izan dira II. Lacturale Pilota Txapelketaren bikote garaileak.

Aurreikuspen denak gainditu ditu Magiaren Galak. Balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek, bai ikusle kopuruari dagokionez eta baita magoek eskainitako ikuskizunari dagokionez ere.

Udal zerbitzu publikoen gabeziak identidikatzen dituen eta egon daitezkeen hobekuntzak atzematen dituen Herri Txiki, Aukera Handi programa garatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdean, aurten.

Frankismo garaian Ondarroara etorritakoei buruzko dokumentala ekoizten dabil Ondarroako Udala. Jon Maia Soria ari da dokumentala gidatzen, eta grabazioak amaitu dituzte jada.

Basokoetxe industrialdean kokatuko da enpresa-egoitza berria, "jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta lurralde-oreka indartzeko" foru-estrategiaren parte dena. Enpresa interesdunek urtarrilaren amaierara arte aurkez ditzakete eskaintzak.

Izena emateko azken eguna eguaztena [urtarrilak 7] izango da.

Josu Juaristi herritarrak irabazi du lasterketa.