Erregeen kabalgatekin, gabonei agur
Gabonak ohi bezala agurtu dituzte Lekeition, ze, 12:00etan heldu dira Errege Magoak eta Olentzero eta Mari Domingi Ateara, Bonbiloneko erregeen kabalgatari hasiera emateko. Atzo [urtarrilak 5] ostera, Lea-Artibaiko beste zenbait herritan egin zituzten Errege kabalgatak.
Hotza eta euria nagusitu dira gaur goizean Lekeition. Hori, ordea, ez da oztopo izan gabonak behar bezala agurtzeko. Leku askotako umeentzat egun berezia izaten da gaurkoa (urtarrilak 6), eta lekeitiarrek are bereziagoa egin nahi izan dute; izan ere, tradizioei eutsiz, Gabonak Bonbiloneko errege kabalgatagaz agurtu dituzte Lekeition. Kalejiran euri apur bat egin duen arren, ez da oztopoa izan ume eta gaztetxoentzat Errege Magoen eta Olentzentzero eta Mari Domingiren atzetik joan eta hainbat gozoki eskuratzeko.
Hala, Errege Magoak, Olentzero eta Mari Domingi Ateara iritsi bezain laster ekin diote kalejirari, txistulari, trikitilari, pandero-jotzaile eta txarangagaz batera, portura arteko ibilbide musikatuan berotuz. Gozokiak, gabonetako magia, eta ilusioa nagusi izan da goizean zehar, hain zuzen ere. Txikienek, gainera, Errege Magoekin eta Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko tartea ere izan dute. Portura heltzeagaz batera geldialdia egin, eta gertu-gertutik eguneko protagonistak agurtzeko eta beraien berotasuna sentitzeko aukera izan dute herritarrek.
Atzo [urtarrilak 5] ere, ospakizun ugari egin zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun. Besteren artean, Errege kabalgatak egin zituzten Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun, eta umeen harridura eta ilusio aurpegiz bete ziren kaleak.