Banakako eta binakako pilota txapelketak hartuko ditu Munitibarrek
Gaur eta bihar bitartean, Munitibarreko frontoia banakako eta binakako pilota txapelketen testigu izango da.
Bizkaiko Eusko Pelota Federakundearen banakako zein binakako lehiaketak hartuko ditu Munitibarko frontoiak gaur eta bihar. Gaur, banakako lehian, gizonezkoen Gaztetxoak A multzoko norgehiagoka jokatuko da, 17:30ean, alde batetik: Lea Ibarrako Xuban Bengoetxeak Igorreko Enaitz Manzano izango du arerio. Bestalde, emakumezkoen Gaztetxoak B taldeko lehia ere hartuko du frontoiak, Lea Ibarrako Elene Goikoetxea eta Arrankudiagako Laiene Gorostizagaren arteko partiduagaz.
Bihar, gizonezko kadeteen binakako txapelketaren txanda izango da; 11:00etan jarri dute hitzordua, eta Lea Ibarrako bikoteak Elizondoko bikotea izango du aurrean