Leiho Morea: "Feminismoari begiratzeko zein munduari feminismotik begiratzeko"
Feminismoa hizpide duten eta euskerazko edukiak biltzen dituen kontsultarako baliabidea aurkeztu du Elhuyarrek: Leiho Morea. Liburuak, artikulu akademikoak, podcastak edo jardunaldi feministak aurki daitezke bilduma zabal honetan.
Feminismoaren alorreko edukien bilduma aurkeztu du Elhuyarrek: Leiho Morea. Herritar guztiei zuzendutako kontsultarako baliabidea da eta feminismoa hizpide duten euskerazko edukiak biltzen ditu, “eremu honen kontzeptuak ulertzeko eta diskurtsoak sortzeko”. Itziar Cortes Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzaileak eta Margaret Bullen EHUko Berdintasunaerako zuzendariak aurkeztu dute gaur Leiho Morea, eta munduari feminismotik begiratzeko balio duela azpimarratu dute: “Leiho Moreak berdin balio du feminismoari begiratzeko zein munduari feminismotik begiratzeko”.
Leiho Morea bereziki baliagarria izango da ohiko jardueran feminismoarekin lotutako edukiak sortzen dituzten horientzat, hala nola, mugimendu feministako kideak, kazetariak, ikasle eta irakasleak… Bestalde, hizkuntzalariei zuzendutako tresna ere badela diote, euskarak azken urteetan izan duen bilakaera aztertzeko “iturri oparoa” delako.
Bilduma bi ataletan banatuta dago, batetik hitzegia (terminoak eta definizioak kontsultatzeko), eta bestetik idatzizko zein ikus-entzunezko edukien corpusa edo bilduma ()terminoen eta bestelako edukien kontsulta egiteko).
Lehen atala hiztegia da, Feminismoa eta Berdinatasuna Hiztegiaren jarraipena; bertan, euskarazko terminoen definizioak batzen dira, eta aurrerantzean kontzeptu gehiago eta aldierazgarriagoak gehituko dituzte, edozeinek diskurtso feministan kontzepturen bat euskaraz nola erabili ezagutu ahal izateko. Bestetik, Leiho Moreak idatzizko eta ikus-entzunezko edukiak biltzen ditu, kontsultak eta ikerketa-lanak aberasteko baliagarriak direnak; izan ere, Elhuyarrekoen helburua da feminismoaren alorreko edukien bilduma esanguratsu bat sortzea eta baliabide hori erabilgarria izatea hizkuntzaren zein edukiarekin lotutako askotariko kontsultak egiteko.

Usurbilgo Elhuyarren egoitzan izan dira Corte eta Bullen, eta “berdintasun errealerako eta gizarte justu bateerako bidean” Leiho Moreak duen garrantziaz aritu dira. Hori lortzeko baliabideak herritar guztien eskura utzi behar direla adierazi dute: “Berdintasun errealerako eta gizarte justu baterako bidean, ezinbestekoa da diskurtso feministan sakontzen jarraitzea eta diskurtso hori oinarri terminologiko sendo eta koherente batekin eraikitzeko baliabideak herritar guztien eskura jartzea”.
Leiho Morearen web-orria konsultatu dezakezu hemen.