
Urtarrilaren 21ean [eguaztena] Victoria Zarate Zuritari buruzko solasaldi irekia egongo da Etxelilan, 18:30ean, Maite Zarate Alvarezen eskutik.

Herriko haur eta gazteei zinema eukaraz ikusteko aukera emateko asmoz abiatu du Lekeitioko Udalak Tinko Euskara Elkarteagaz elkarlana, Zinema Euskaraz egitasmoaren baitan. Urtarriletik apirilera bitartean egongo da martxan egitasmoa, Lekeition.

'Hil arte bizi' tailerrak egongo dira Etxebarrian, urtarriletik otsailera bitartean, eta Lekeition topaketak antolatu dituzte eguenerako.

Eskualdeko Gazte Koordinadora Sozialistako kideek adierazi dute "lehentasunezkoa eta ezinbestekoa" dela mobilizatzea, "ideia erreakzionarioei, estatuen erreforma autoritarioei eta hedatzen ari den faxismoari" aurre egiteko.

Datozen asteetan bolumen handiko trasteak bilduko dituzte Munitibarren, Aulestin eta Mendexan.

Bigarren saria Amaia Aurrekoetxeak eskuratu du, eta hirugarrena eman barik utzi dute.

Munitibartarrek inauterietako mozorroen gaia hautatzeko aukera daukate.