Heriotzari buruzko topaketak eta tailerrak egongo dira Lekeition eta Etxebarrian
'Hil arte bizi' tailerrak egongo dira Etxebarrian, urtarriletik otsailera bitartean, eta Lekeition topaketak antolatu dituzte eguenerako.
'Hil arte bizi' tailerrak egongo dira Etxebarrian, urtarriletik otsailera bitartean, eta Lekeition topaketak antolatu dituzte eguenerako.
Heriotzaren inguruan naturaltasunez hitz egin eta honen aurrean pertsona orok dituen eskubideak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuagaz Hil Arte Bizi tailerrak egongo dira Etxebarrian, eta topaketak antolatuko dituzte Lekeition.
Etxebarrian, urtarriletik otsailera bitartean, Hil Arte Bizi tailerrak egingo dira, heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak eta erabakiak ezagutzeko eta beldurrei aurre egiteko tresnak eskaintzeko. Guztira lau saio izango dira, “gaiak modu errazean eta hurbilean landuz”. Egitasmoa Etxebarriko Udalak bultzatu du: “Egungo gizartean heriotzaren gaia naturalizatu eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzeko”.
Tanatologian eta parte hartze dinamiken garapenean aditua den Nere Erkiagak gidatuko ditu saioak. Hala, bihar [eguaztena] aurkezpen hitzaldia eskainiko du Erkiagak, 18:30ean, Kultur Aretoan. Tailerrak, berriz, otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira. “Parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da aldez aurretik urtarrilaren 14tik 28ra bitartean. 94 616 64 32 telefono zenbakira deituta edota 673 36 52 28 zenbakira mezua bidalita eman ahalko da izena”.
Bestalde, Lekeition, Hil Arte Bizi Topaketak egingo dira, udalak antolatuta: “Herri mailan heriotzaren inguruan naturaltasunez hitz egin eta elkarrekin ikasteko proposamena da honakoa. Sei saiotan sei gai ekarriko ditugu. Gai bakoitzaren inguruko hitzaldi txiki bat egin ostean, herritarren arteko elkarrizketa edo maha-ingurua izango dugu”. Hurrengo saioa urtarrilaren 15ean, 18:00etan, izango da Azkue aretoan, Hil direnen ondoan, esperientzia onak izenburupean. Nere Erkiagak eskainiko du hitzaldia, eta elkarrizketa Oihana Garateak gidatuko du. Saioa doakoa eta sarrera librekoa izango da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saioa “ez da egokia” izango doluan dauden pertsonentzat.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
HITZAkide izan nahi dutTokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
HITZAkide izan nahi dut