Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Euskal Herriaren burujabetzarako bidean, "anbizioa, determinazioa eta ardura" aldarrikatu ditu Gure Eskuk

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako lortutako eskumenen balorazio positiboa egin, eta "aurrera egiteko aukera aprobetxatzeko beharra" erakutsi du Gure Eskuk.

Oibar Uribarri Bengoetxea
Lea-Artibai eta Mutriku
2026/01/19

Beste bost eskumen lortu ditu Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuarekin berriki lortu duen azken akordioari esker. Bidea “luzea eta gorabeheratsua” izan bada ere, Gure Eskuk adierazi du herritarren beharrei hobeto erantzuteko eta eskubideak bermatzeko beharrezkoak direla. Euskal Herriak eta bere egitura juridiko-politikoek ahalik eta autogobernu esparru gehien izan behar dutela argi izanik, urrats hori “oso positiboa” dela azpimarratu dute.

Gure Eskuko ordezkarien hitzetan, jauzi bat egiteko aukera dago, eta aukera aprobetxatu behar da: “Orain salto egiteko garaia da; eskumen gehiago behar ditugu, jakina, baina hortik harago, eskumen horiek blindatu behar ditugu, nazio gisako aitortza behar dugu eta erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, modu praktikoak jorratu behar ditugu. Aukera aprobetxatu beharra dago. Beraz, eragile sozial eta politikoei, epe labur eta luzera, arduraz jokatzea dagokigu”.

Helmuga argi baten alde lan egiten jarraitzen du Gure Eskuk: Euskal Herriaren burujabetza osoa: “Euskal Herriko lurralde guztietan erabakitzeko ahalmena handitu eta erabakitzeko eremuak irabazteko aukera daukagu gaur egun”. Euskal Herriaren burujabetza osoa izatea ezinebestekotzat jotzen dute herri bezala biziraun ahal izateko eta “gure hizkuntza eta kultura eusteko”.

Euskal Herriko lurralde guztietan erabakitzeko ahalmena handitu nahi du Gure Eskuk, eta horri lotuta, erabakitzeko eremu gehiago irabazteko lanean ari dira. Honen aurrean, herritar zein eragile denen erantzukizuna gogoratzeaz gain, “anbizioa, determinazioa eta ardura” aldarrikatu dituzte: “Eragile politiko eta sozialek zein herritarrok anbizioz eta determinazioz arizeko beharra daukagu, eta une politikoari dagokion garrantziaren neurriko urratsak egin behar ditugu”.

Adostasunak bilatuta eta helmuga garbi izanda, hainbat autogobernu esparru lortu dituztela adierazi dute. Nazio gisako aitortza baten alde lan egiteko asmoak bere horretan dirau, eta kultura eta hizkuntzari eusteko, egitura, mugimendu eta dinamikak abian jartzen jarraituko dutela nabarmendu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.