Orain arteko soinua «urtzen»
Urtz taldeak kontzertua eskainiko du bihar, Lekeition.
Argazkia: Urtz Bihar hasiko da Urtz taldeak iragarri duen bira akustikoa Lekeitioko Ikusgarri Aretoan. Taldeak bere azken diskoa aurkezteko iragarri duen biraren irekiera kontzertua da, eta bertan aurkeztuko dute Urtzen diskoa estreinakoz. Arratsaldeko 20:30ean hasiko da ikuskizuna, areto baten jotzeko egokitu duten eskaintza berezi batekin datorrena.
Edozeinek taldearekin lotzen duen soinu gogoangarri hori alde batera utzi eta publikoari proposamen sinfoniko eta intimoago bat eskainiko diote. Diskoan entzungai egongo diren bezala, taldearen abesti ezagunenak formatu akustikoan grabatu dituzte. Taldeak, gainera, kanta berri bat aurkeztuko du, publikoak merezi duen itzulera izan dezan.
Hori horrela, disko honek laukotearen alde xamurrena utziko du agerian. Formatu berri batekin dator taldea, aretoetan jo eta entzuteko egokitu dutena. Hau honela, aretoan espazio intimo eta hunkigarri bat sortzea da helburua, soinu sinfoniko eta berritzaileen bitartez.
Pasaiarrek Euskal Herriko antzokietan zehar beste hainbat kontzertu dituzte aurreikusita, eta jarraitzaileek taldearen itzulera pozik hartu dutela dirudi: beraien musika oraindik ere beharrezkoa denaren seinale.