Lea-Artibaik eta Mutrikuk ordezkaritza izan dute Fitur azokan
Mutrikuko Udalak ordezkaritza izan du Fitur azokan.Mutrikuko Udala Fitur Nazioarteko Turismo Azokaren 46. aldia burutu dute asteburuan Madrilen, eta beste urte batzuetan bezala, aurten ere Lea-Artibaiko eta Mutrikuko ordezkariak han izan dira. Fitur erreferentziazko ekitaldia da turismo-sektorean, eta azoka liderra da mundu osoko merkatu hartzaileentzat eta igorleentzat. Gauzak horrela, Lea Artibai Turismoko kideak eta Mutrikuko Udaleko kide diren Ainhize Azkarraga eta Marta Amonarriz bertaratu ziren Madrilgo Ifemara, besteak beste, bertokoa mundura zabaltzeko helburuari eutsiz.

Lea Artibai Tursmoaren ordezkaritza, Fitur azokan.