Xemeingo Ahotsak zikloaren beste zapatu arrakastatsu bat
Musika zikloa oihartzun handia lortzen ari da, "markina-xemeindarrak, ingurukoak eta aurpegi ezezagun asko" erakarriz.
Suhar Abesbatza Xemeingo elizanXemein Abesbatza Xemeingo Ahotsak musika zikloak 200 entzule baino gehiago batu ditu joan den zapatuan [urtarrilaren 24]. Suhar Koruaren ahotsek Xemeingo eliza bete zuten, eta jendeak oso pozik jaso zuen gizonezkoek osatutako abesbatza. Mireia Ibarzabalek entzuleen harrera ona eta koruaren emanaldi berritzailea azpimarratu ditu: “Musika sakratuagaz hasi ziren eta herrialde ezberdinetako musika herrikoiekin amaitu zuten”. Musika zikloa oihartzun handia lortzen ari da, izan ere, “markina-xemeindarrak, ingurukoak eta aurpegi ezezagun asko” hurbildu zirela azpimarratu dute.
Geratzen diren bi kontzertuak otsailaren 14an Bilboko Korala eta martxoaren 14an Kantika Korala izango dira. Adierazi dute bezala, sarrerak Taten, Kareaga jostailu dendan eta Ulemotx ileapaindegian aurki daitezke 10 euroren truke; halaber, euren sare sozialen bitartez ere eskatu daitezke sarrerak.

