Eskualdeko atletek "marka bikainak" lortu dituzte Euskadiko Indoor Txapelketan
Joan den asteburuan jokatu zen Donostian atletismoko Euskadiko Indoor Txapelketa, eta Lea-Artibaiko atletak “emaitza bikainak” lortuta itzuli dira etxera.
Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak garaipena lortu zuen 800 metrotan, eta bigarren postua, 400 metrotako lasterketan. Era berean, bere marka pertsonal onena eginda amaitu zuen txapelketa. Xabat Oar Arteta aulestiarrak, ostera, lehenengo postua lortu zuen luzera jauzian eta bigarrena, 60 metroko hesien lasterketan. Irati Solabarrieta ondarrutarrak, aldiz, bigarren postua lortu zuen 60 metroko lehian, eta Espainiako Txapelketarako marka lortu zuen. Azkenik, Damian Ares berriatuarra luzeran hirugarren postua eskuratuta etxeratu da.

Lea-Artibaiko atletak, Euskadiko Indoor Txapelketan.Euskadiko Indoor Txapelketa
