'Irabazi arte!' telesailaren 5. denboraldiaren estreinaldia egongo da eskualdeko herrietan
Asteburuan Gizaburuagan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan, Aulestin, Etxebarrian, Gizaburuagan eta Mutrikun 'Irabazi arte!' telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia egongo da.
2022ko otsailaren 11n estreinatu zen Irabazi arte! telesaila ETB 1en, eta ordutik, Euskal Herriko milaka neraberen barikuetako hitzordua bihurtu da. Hala, ETBk barikuan estreinatuko du telesailaren bosgarren denboraldia Makusi plataforman, eta datorren astetik aurrera [otsailak 6] ikusgai egongo da lehen atala ETB1en.
Hala ere, aurretik, bariku honetatik aurrera, Uemako kide diren 90 herritan estreinatuko da lehenengo kapitulua. “Uemak eta ETBk eukarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko sinatuta duten hitzarmenaren baitan, euskarazko telesail arrakastatsuenak Uemako kide diren herrietako zinemetan eta areto publikoetan estreinatzeko lizentzia du Uemak”. Beraz, Lea-Artibai eta Mutrikun ere estreinatuko da datozen egunetan: Ondarroa, Aulesti, Lekeitio, Markina-Xemein, Etxebarria, Gizaburuaga eta Mutriku.
Ondarroan, Aulestin, Lekeition eta Gizaburuagan barikuan [urtarrilak 30] estreinatuko da. Ondarroan, bi saio egongo dira Kofradia Zaharrean: 17:00etan,eta 18:30ean. Doan izango den arren sarrera eskuratu beharko da Turismo Bulegoan. Aulestin, 18:00etan izango da estreinaldia, Udal Aretoan, eta Lekeition eta Gizaburuagan 19:00etan; Lekeition Azkue Aretoan, eta Gizaburuagan Udaletxean.
Mutrikuren txanda izango da zapatuan [urtarrilak 31], eta bi emanaldi egingo dira Zabiel Kultur Etxean: 17:30ean eta 19:00etan.
Markina-Xemeingo eta Etxebarriako estreinaldiak domekan izango dira [otsailak 1]. Markina-Xemeinen Esperantza Aretoan batuko dira gaztetxoak, 17:00etan, eta Etxebarrian Kultur aretoan ikusi ahalko dute kapitulua, 18:00etan.