Otsailaren 6a izango da Mutrikuko Mozorro lehiaketan izena emateko azkenengo eguna
Mozorro lehiaketa otsailaren 14an [zapatua] izango da.
Urtero bezala, aurten ere, Arima Dance taldeak mozorro lehiaketa antolatu du inauteri zapaturako [otsailak 14] Mutrikuko Udalaren laguntzarekin. Izena emateko kultura@mutriku.eus helbidera idatzi beharko da otsailaren 6a baino lehen.
Taldeka edo banaka parte hartu daiteke lehiaketan, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten, adinaren arabera banatuko dira parte hartzaileak, eta ondorioz, baita sariak ere.
Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dutela adierazi dute, eta ikuskizunaren koreografia, originaltasuna, eta mozorroaren originaltasuna izango dira epaimahaiak baloratuko dituen elementuak.
Sariei dagokienez, bi kategoriatan banatuko dituzte: gazte eta helduak -2011 edo lehenago jaiotakoak- eta umeak -2012an edo beranduago jaiotakoak-. Gazte eta helduen kategoriako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du, bigarrenak 70 eurokoa, eta hirugarrenak, 40 eurokoa. Umeen kategoriako lehenengo sailkatuak 80 euro irabaziko ditu, bigarrenak 60 euro, eta hirugarrenak, berriz, 40 euro. “Sariak ez dira egunean bertan emango, eta kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria hamar eguneko epean”, azaldu dute antolatzaileek.
Azken urteetan Arima Dance taldeak Mozorro Lehiaketa antolatu du inauterietan Udalaren laguntzarekin. Aurten parte hartzaileak adineka banatuko dira. Otsailaren 14an izango da eta hauek dira oinarriak:
PARTE-HARTZEA: Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar. Taldeka edo banaka.
SARIAK:
Gazte eta helduak (2011 edo lehenago jaioak)
- Saria: 100 €
- Saria: 70 €
- Saria: 40 €
Umeak (2012an edo beranduago jaioak)
- Saria: 80 €
- Saria: 60 €
- Saria: 40 €
Ikuskizunaren koreografia eta orijinaltasuna izango da baloratuko dena, baita mozorroaren orijinaltasuna ere.
*Sariak ez dira egunean bertan emango (saria kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria 10 eguneko epean)
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek aukeratua izango da.
IZEN-EMATEA: Otsailaren 6a izango da izena emateko azken eguna, kultura@mutriku.eus helbidera idatziz.