Aulestiko Mugimendu Feministak joskintza tailerra antolatu du
Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 8a [domeka] da.
Aulestiko Mugimendu Feministak joskintza tailerra antolatu du otsailaren 12, 19 eta 26rako [eguena], 18:00etatik 19:30era. Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 8a izango da, eta hurrengoko zenbakira deitu edo idatzi beharko du interesatuak: 688 65 58 12.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroan botoiak josten, praken barrenak hartzen, konponketak egiten eta arropa berrerabilgarri bihurtzen ikasiko dute bertaratuek, “herriko andren eskutik”.