Baso jabeentzako aholkularitza eskainiko dute Ziortza-Bolibarren
Otsailaren 3tik apirilaren 24ra bitartean, martitzenero izango dute baso-jabeek aholkularitza jasotzeko aukera, betiere aurretik hitzordua hartuta.
Ziortza-Bolibarko Udalak baso jabeentzako aholkularitza saioak iragarri ditu. Herritarrek otsailaren 3tik apirilaren 24ra bitarteko martitzenetan izango dute saioetara joateko aukera. Tantai kooperatibako baso teknikarien eskutik jasoko dute jabeek aholkularitza, udaletxean bertan. Honen bitartez, baso jabeek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ziortza-Bolibarko Udalak ematen dituzten diru-languntzei buruzko informazioa jasoko dute. Gainera, Tantai kooperatibari buruzko informazioa ere eskuragarri egongo da.
Aurrez hartu beharko da hitzordua hurrengo ordutegietan aholkularitza jaso ahal izateko:
- Goizez: 9:30etatik 14:00etara.
- Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara.
Izena emateko, 621 627 164 telefono zenbakira deitu edo xanti@tantai.eus helbidera idatzi.