08:00etatik 14:00etara, BI-3438 errepidea itxita egongo da Atxazpi zubiaren eta Ondarroaren arteko tartean.
Lekeitiotik Ondarroako bidea osatzen duen BI-3438 errepdidea itxita egongo da ostilarean, otsailaren 6an. Mozketa Atxazpi zubiaren eta Ondarroaren arteko tartean emango da. Azken ekaitzaren ondorioz, hainbait zuhaitz erori dira eta Ur Partzuergoaren azpiegitura elektrikoa kaltetua izan da. Hori dela eta, konpontzeko helburuarekin errepidea 08:00etatik 14:00etara itxita egongo da. Konponketa lanak egiteko garabi bat jarriko da eta horrek zirkulazioa etetea eskatzen du. Horren aurren, Lekeitioko Udalak gomendatu du beste ibilbide bat aurreikustea martxa hasi aurretik.