Arantxa Urretabizkaiak bere azken liburua aurkeztuko du Ispasterren
Idazleak hainbat lan argitaratu ditu, eta oraingoan "Zahartzaroaren maparen bila" liburua izango du hizpide.
Arantxa Urretabizkaia, euskal idazle eta kazetaria, Ispasterren izango da martxoaren 7an [larunbata] , bere azken liburua Zahartzaroaren maparen bila liburua hizpide izanik. Idazleak uleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Solasaldia baino arinago liburua irakurri nahi duenak aukera izango du: udalak liburua eskuragarri jarriko du. Horretarako udalera deitu behar da (946 842 999). Ispasterreko udalak adierazi du, Arantza Urretabizkaiarekin solasaldi “eder” bat egiteko aukera izango dela.