Burumendi Mendizale Elkarteak urteko asanblada deitu du barikurako
Asanblada barikuan [otsailak 6] izango da, 19:30ean, Zabiel Kultur Etxean.
Burumendi Mendizale Elkarteak urteko asanblada deitu du barikurako [otsailak 6]. Zabiel Kultur Etxean batuko dira, 19:30ean. Ondoren, afaria egingo dute elkartean.
Bestalde, elkarteak urteko irteeren egitaraua argitaratu du:
- Otsailak 22: Zumarraga-Irimo (901 metro)-Bergara. Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta.
- Martxoak 15: Zerain-Arripilaeta (864 metro)-Segura. Artibai Mendi Taldeak antolatuta.
- Apirilak 26: Ozaeta-Andarto (1074 metro). Aurrera Mendi Taldeak antolatuta.
- Maiatzak 10: Montes Oberenes-Peñalrayo (956 metro). Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta.
- Ekainak 7: Arnoko XX. Mendi ibilaldia. Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta.
- Ekainak 21: Arantzazu-Otzaurte. Artibai Mendizale Elkartea.
- Uztailak 2-3-4: Isaba. Uztailaren 4an Auñamendira (2504 metro) eta Uztailaren 5ean Txamantxoiara (1932 metro). Irteera bateratua.
- Irailak 13: Saioa (1418 metro). Burdin Kurutz Mendi Taldeak antolatuta.
- Urriak 18: Ioar (1417 metro). Aurrera Mendi Taldeak antolatuta.
- Azaroak 15: Aralar. Burdin Kurutz Mendi Taldeak antolatuta.
- Abenduak 13: Bazkaria Markina-Xemeinen. Artibai Mendizale Taldeak antolatuta.