Etxebarriko Gazte Asanbladak bertso afaria antolatu du zapaturako
Etxebarriko Gazte Asanbladak bertso afaria antolatu du zapaturako [otsailak 7]. 21:00etan Jubilatuen Elkartean egingo dute afaria, eta Izaro Bilbao, Ekhi Mateorena eta Maddi Agirre arituko dira bertsotan. Asanbladatik zehaztu dutenez, bertan egingo da errifen zozketa.