Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen IX. Azokarako izen-ematea martxan
Martxoaren 15ean ospatuko den topagunea, emakumeen proiektuak eta lanak ezagutzeko aukera izango da.
Argazkia: Lekeitioko Udala. Lekeitio eta inguruko emakumeek egiten duten lana balioan jartzeko, ikusarazteko eta indartzeko xede duen topaguneak matxoaren 15ean [domeka] ospatuko da. Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen Azokaren bederatzigarren edizioa izango da eta haien proeiktuak eta lanak ezagutzeko aukera izango da. Azokan parte hartu nahi izanez gero, oinarriak eta izen-emate orria bete behar dira otsailaren 15a baino lehen. Ondoren, parekidetasuna@lekeitio.eus helbidera bidali behar da.
Lekeitiko Udalak eta Leartibai Fundazioak aurrera eramaten duten poriektu hau, aurten 24 saltoki izango ditu eta Lekeitioko plazan kokatuko da. Euria eginez gero, elizapea ahalbidetuko da. Erakusketa eta salmentarako ordutegia 11:00etatik 14:30etara izango da.