"Mi gran boda griega" pelikularen proiekzioa Lekeition bakardadearen aurka
Kultur Etxean proeiktatuko da, sarrera dohainarekin eta eguaztenean [otsailak 11] 18:00etan.
Lekeitio Lagunkoia taldeak antolatuta, bakardadearen kontrako pelikula berri baten proiekzioa dastatu daiteke hurrengo eguaztenean [otsailak 11] Lekeitioko Kultur Etxean. Aste honetako filma Mi gran boda griega izango da, 18:00tan eta sarrera dohainarekin.
Sinopsia. Portokalos familia osoa kezkaturik dago Toularekin, 30 urterekin oraindik ezkongabe jarraitzen baitu. Toula bere ametsei jarraitzeko borrokan ari da: unibertsitatera joatea eta familiarteko jatetxetik aldentzea.